Gure adiskide

Zutabe hau gurekin bat egiten duten banakoak zein taldeak ezagutzera ematea du helburu.

Zerrenda oso luzea nahi dugu hemen, eta zuk lagun diezagukezu sortzen eta osatzen.

Hasteko Gar GARAIALDE GARATE, Akuarioaldiaren profetatzat duguna, eta, hau ezagutarazi zigun, Ger GERTZEN, jatorri euskal-alemaneko idazlea aipatuko ditugu. Bere lanak inspiratzen gaitu, baita gure taldea sortzarazteko bulkada eman ere.

REEVO. REd de Educador@s VOluntari@s. LA EDUCACIÓN PROHIBIDA filmearen sustatzaile izateaz gain, beste ekintza eta sorkuntza gehiago egiten dituzte. Eta beharrezkoa dute zure laguntza ere Hezkuntzaren berrikuntza Mundu Berria osatzeko oinarrizko pausoa baita.

Oraingoz Frantzian eta frantsesez basterik ari ez baldin badira ere, Colibris mugimentua bidelagun dugu.

Bere gidari den Pierre RABHI-k asko inspiratzen eta sakonki galdegitera eramaten gaitu. Bere lana eta bere sarea ezagutzera eman nahi ditugu, Aro Berria Munduan zabal dadin.

El Arche, Shantidas-ek edo Lanza Del Vasto-k sortutako komunitate sarea da. Frantzian sortua izan baldin bazen ere munduan zehar zabaltzen joan zen, berau hil zen arte. Espainian hiru komunitate izatera iritsi ziren, orain batere geratzen ez baldin bada ere, soilik adiskide taldea. Azken urtetan beren zabalpena asko mugatu baldin bada ere, bizirik darraite eta zeresan handia dute Aro Berriaren eraikuntzan.

Bada gustuko izan dugun beste filme bat. Zentzu Bila du izena (bere jatorrizko hizkuntzatik itzuliz gero). Baina hori egin aurretik, eskatu diegun zuzenketa egin behar dute bertan: XV eta XVI. mendeetako espainiar terrorismoak Mexikon akabatu zituen 19 milioi pertsonekiko iraina barneratzen du (garai horren hasierako bertako populazioaren %95-a desagertarazi baitzuen). Gaztelako Isabelek, Aragoako Fernandok eta hauen menpekoek antolatutako genozidioaren biktimez ari gara.

Interesgarri

Hemen gure ikusmoldearekin zerikusia duen edozer gomendatuko dizugu eta ezagutzera emango.

Zuk proposa ahal diguzu, ezagutzera eman, gure balioekin zerikusia duen lan, ekitaldi, talde, gertakari oro. Guk aztertu eta ezagutzera emango dugu, on baderitzogu.

Hasteko Ger GERTZEN autorearen liburua aipatuko dizugu: GAR, Akuarioaldiaren Profeta. Estekari jarraiki lan honen lehen kapitulua irakur dezakezu eta, hari tiraka, gainerakoak eskuratzeko modua ezagutu ere.

Gure helburuekin erabat bat dator, egiaz, berak inspiratu eta sorrarazi baigaitu.

Bideo interesgarria Estatu Batuetako demokraziaren gezurra argitzen duena, Démocratie, Histoire d'un Malentendu, hitzaldi publikoaz ari gara, Francis Dupuis-Déri-k, Montpellier-ren, 2015-eko otsailaren 9 astelehenean.

Beste bideo interesgarria, Bizi Dugun Gezurra, guk euskaratua. Ahal bezain laister soinuztatuko dugu (lan horretan gara)

LA EDUCACIÓN PROHIBIDA ere gomendatzen dizugu. Gazteleraz egindako filmea izan arren, gero eta azpititulu aukera zabalagoa dago, denek ezagu eta zabal dezaten berri ona: beste hezkuntza bideak behar ditugu, eta posible dira!

TERA. Oraindik egitasmoa besterik ez da, baina horrelako egitasmo asko behar ditugu Mundu Berria osatzeko.

Le Message. Bada jendea uste duena ez garela demokrazian bizi, Oligarkia Plutokratikoan baino. Eta gu ados gaude. Horregatik bat egiten dugu haien egitasmoarekin, uste dugu boterea Herriaren eskuetan egon behar duela, benetan, eta ez interes ekonomiko handiek izendatzen eta hainbat urtero aukeran ematen zaizkigun politikari boteregose eta psikopata batzuen eskutan.

La Vraie Démocratie. Aurrekoaren antzera eta harekin lotuta.

Transurfing. Filosofia interesgarria da Fisika Kuantikoan oinarritua, errealitatearen gure pertzeptzioa aldatzen laguntzen digu, horrela gure errealitatea aldatzea ahalbideratuz, gure neurrira sortuz berarekin borrokan aritu beharrean. Egizu klik hemen oinarrizko ideiak azaltzen dituen liburuska eskuratzeko.

Aro Berriaren Eraikitzaileak

Mundua, gure zibilizazioa bereziki, krisi sakon baten aurrean dago. Azken mendeetan eraiki dugun sistema sarraskigileak, kontsumistak eta kapitalistak Lurra akabatuko du. Planetaren Adiskideok lehenago sistema hori apurtzen eta ordezkatzen ez baldin badugu, bederen.

Baina ordezkatze horrek ez du izan behar kosmetika hutsa, ez du izan behar boterean daudenak ordezkatze hutsa ere ez, beste sistema erabat desberdina eraikitzea baizik: Egoera honetara ekarri gaituzten balioak erabat ordezkatu beharra dugu.

Eraiki nahi (behar) dugun sistema horrek hurrengo balioak (behar) ditu oinarri:

- Askatasuna: Inork ez du beste inor menpean hartu behar, denok (izan behar) dugu gure bizitzaz, eta gure bizitzaren zehar, inposaketa barik, gure buruari dagokion gaietan nahi dugun aukera egiteko eskubidea. Inposaketarik ez!

- Berdintasuna: Denak desberdinak gara, eta behar dugu izan, baina eskubide berberak (izan behar) ditugu. Monarkiarik ez, oligarkiarik ez, aristokraziarik ez, boterekeriarik ez, inperialismorik ez, entxufismorik ez, matxismorik ez, sexismorik ez, homofobiarik ez, diskriminaziorik ez!

- Haurridetasuna: Bizidun orok sustraia bera dugu, beraz denok gara ahaide. Are gehiago, denok arima bakar bat partekatzen dugu, itxura hutsez arima banakotan banatua (ozeanoa tantatan ager daitekeen bezalaxe). Lehenago ala beranduago besteei egindako kalteei aurre egin beharko diegu, haiekin bat egitea baita gure saihestezinezko etorkizuna. Beraz, beste ororekiko errespetuz eta batasunez jokatzeak geure buruarekiko errespetua eta batasuna dakar. Gure betebeharra da.

- Elkartasuna: Mundua txikia geratu zaigu leihaketan eta borrokan aritzeko. Has gaitezen denen oinarrizko beharrak asetzen (gosea, egarria, etxea, lanbidea, gorputz eta gogamen osasunak...), gero hobetuko dugu denon bizimodua, elkarrekin eraikiz, ez elkarren kontra, bata bestearen alboan, inor ez inorren gainean. Egungo Sistemak indibidualismoa, bakarkeria eta norberekoikeria ditu oinarri, hauek apurtu beharra dugu beste zerbait hobea eraki ahal izateko.

- Indarkeria-eza: Aurreko guztiarekin lotuta dago, haren ondorio eta oinarri da. Arazoak konpontzeko aitzakiz, guda eta indarkeria erabiltzea baztertu behar dugu aurrerantzean, arazoak benetan eta sakonki konpontzeko bestelako bideak eraikiz.

- Errespetoa: Gure buruarekiko, besteekiko, ingurunearekiko. Norbere, besteen eta ingurumenaren prozesuak ulertu eta onartzean datza errepetua. Noski, elkarrekikoa behar du izan, inposaketarik ez onartzea, ere, errespetoaren oinarri da.

- Bizizaletasuna: Benetan dugun altxor bakarra bizitza da. Berau galduz gero beste guztia ez da deus. Izaki bizi orok badu bere lekua, bere zeregina denok lotzen gaitun sarean. Badugu, noski, eraso egiten gaituzten, kalte egiten diguten edo kalte egin diezaguketenak, borrokatzeko, neutralizatzeko edota akabatzeko eskubidea. Baina, ahal dela, ahal den heinean, bizitza oro errespetatzea da oinarri.

- Xumetasuna: Handinahikeriak eta diruzalekeriak sorrarazten dituztenez gatazka gehienak, hauei uko egin beharra dugu, haiek gu akabatu aurretik. Gure gutxieneko eta benetako beharrak asetzea helburu duen jende asko behar dugu, elkartuta, Gure Etxea hondamendira daramaten balioen aurrean planto egiteko.

- Sinpletasuna: Ahalik eta modu soilenean bizitzea lagundu, bultzatu behar dugu, ahalik eta teknologia sinpleenaz baliatuz gure beharrak asetzeko gaitasuna bultzatu. Eta sinpletasunean, xumetasunean zoriontsu izaten ere ikasi beharra dugu. Hasteko norbere elikagaiak produzitzea bultzatu nahi eta behar dugu, elikagairik ekologikoena norberak modu ekologikoan landutakoa baita.

- Osasuna: Bizitza oinarrizko balioa dugu, baina bizitzak duina behar du izan ere. Osasun barik bizitza ez baita gozagarria, batzutan ez eta duina ere ez. Beraz gure gorputzaren eta bere osasun prozesuak ezagutzea garrantzitsua da oso, hauek laguntzeko eta osasunean irauteko. Aspaldidanik sistema medikoak eta, bereziki, farmazeutikoak gure osasunaren gaineko monopolioa eraiki dute, osasuna eskuratzeko denok kontsumitzera bultzatuz eta behaiek nahi dutena eta produzitzen dutena kontsumitzera. Gorputza zaintzea artea da, eta gu osasunaren artisauak behar dugu izan. Bakoitzaren osasuna norbere esku!

- Arrazoia: Gizakiak baditu beste animaliek dituzten gaitasunak (neurri handiagoan ala txikiagoan), badu intuizioa, badu ere sena, eta badu arrazoimena. Horregatik arrazoiz jokatzea uste dugu dela gizakiaren bidea, bere ezaugarri bereizgarria izateaz gain. Askotan arrazoimena mantsoegia da (eskua sutan sartzen dugunean, adibidez, ezin dugu pentsatu eta erabaki) eta senaz hartu behar ditugu erabakiak (eskua sutatik ti-ta ateraz) edo intuizioz (bereziki informazioa falta dugunean). Batzuetan arrazoiak ez digu nahikoa bidea argitzen, gehienetan sentimentuak eta errengurak itsutzen gaitu. Horregatik arrazoimena, sentimentuak, intuizioa... orekatzea eta armonizatzea garrantzitsua da, eta horretarako bideak bilatzea eta bultzatzea. Ahal dela txikitatik, modu orekatuan haz gaitezen.

- Alaitasuna: Gure Lehen Munduan alaitasuna galdu dugu. Kalean zehar topatzen dugun ia pertsona orok aurpegi grisa darama. Herrialde aberatsek dute suizidio tasarik altuenak munduan. Eta aberatsek ere ansiolitikoen kontsumo tasarik handienak. Hirugarren munduko leku gehienetan, ordea, irribarrea ahoan bizi dira. Hori berreskuratu beharra dugu. Gauden tokian eta dugunarekin zoriontsu eta alaitsu bizitzen (berr)ikasi behar dugu. Eta Mundu Alternatiboa sortzeak ez baldin bagaitu zoriontsu egiten, ez baldin badugu zoriona sentitzen eta transmititzen bide horretan gaudenok, ez gabiltz bide onetik, zerbait falta dugu.

- Mugagabezia: Egungo munduan diruak gero eta muga gutxiago ditu. Pertsonek, ordea, gero eta muga zorrotzagoak. Egunero milaka pertsonek beren bizia jokoan jartzen dute miseriatik ihesi, mehatxutatik ihesi, indarkeriatik ihesi. Eta horietako asko hil ere. Muga hilgarri horiek desagertarazi behar ditugu, gizakiak libre bidaia ahal izan dezan. Baina, aldiberean, miseria, diskriminazio, intolerantzia, indarkeria eta guda oro desagertarazi behar ditugu, nork bere herrialdetik ihes egin behar izan ez dezan.

- Pakea: Norberarekin pakean jartzen eta bizitzen ikasi beharra dugu lehenbizi. Besteekin eta ingurunearekin segidan. Gure egungo gizarteak gehiagokerian ohitu gaitu. Ez baldin badugu halako edo hainbateko ondasunik, ezin dugu zoriontsu izan. Lehiakeria ere da bakearen etsai. Baita gezurra, eta inposizio oro.

- Ekologismoa. Lurra geurearen moduko bizia hartzeko egokia den toki ezagun bakarra da. Ez dugu beste bizitokirik (oraingoz). Gainera, bost mila milioi urtetan biziak hemen eboluzionatu duenez, hau dugu tokirik egokiena (egoki bakarra, egia esan) bertara egokitu baikara bizidunok eta, neurri batean, berau egokitu baitugu ere. Beraz, biziaren prozesuak eta beste bizidunak errespetatzea funtsezkoa da. Adibide asko dira giza ekintzek beste bizidunei eta ingurumenari eragiten dioten kalteari buruzkoak. Beraz bada ikasteko garaia eta Lurran errepetoz bizitzen hastekoa. Ez dugu beste biderik.

- Demokrazia. Baina benetako demokrazia! Talde jakin bati dagozkion arazoak modu demokratikoan erabaki behar dira. Ahal dela kontsentsuz. Baina benetako demokrazia behar du izan, denok erabakitzeko moduan, eta ez egungo oligarkia plutokratikoa, hau da, zabaldua dagoen sasidemokrazia, non, benetan, diruak agintzen duen. Eta inor ez da izango (ez du izan behar) behartua talde baten zati izatera, nahi ez baldin badu.

- Soziabilitatea: Edozein pertsonartek, iraun dezan, honen beharra du, motorea gantzutzen duen olioaren modukoa baita hau, olio barik barne-marruskadurek motorea hondatuko luketen bezala, soziabilitate barik pertsonartea ez da posible. Gure Jendarte Berriak ezinbestekotzat jo behar du, adin txikienetik ontasuna eta kidetasuna bultza dezagun pertsona ororengan. Pertsona orok eman dezakeen hoberena suspertzen baldin badugu, hori lortuko dugu. Baloratzen duguna dirua baldin bada, berau metatzeko gaitasuna duten pertsonak lortuko ditugu, eta, gainera, nolahala jokatuz lortzen dutenak, gehienetan gaiztakeriaz. Eta horixe gertatzen da egun, dirua metatzeko sistemak sortzen ditugula, ez ontasuna ala harreman egokiak.

- Positibitatea.

- Barnekortasuna.

- Ispiritualtasuna.

Gehiago

Hurrengo orrialdeetan hau guztia zabaldu eta sakonduko dugu. Noski zure partehartzea eta laguntza espero dugu. Idatz iezaguzu "webgunehonenizenaabilduawebgunehonenizena.eu" posta elektroniko helbidera zure ekarpena egiteko. Barka helbidea hemen ez zuzenean idaztea, baina desirabako mezuak ekiditeko modua da. Eta lagundu nahi badiguzu webgune hau (ala gure idatzietako edozein) beste mintzairaren batean ager dadin, proposatzea besterik ez duzu. Gure bokazioa nazioartekoa da, hizkuntza guztietara nahi dugu iritsi, herrialde orotara, Mundura, Unibertsora. Iraultza Akuariarrak denon Batasuna behar du, guztiarena, Orotasunarena.

paracaidismo en el País Vasco Euskadi Gipuzkoa Bizkaia Araba Bilbao Donostia Gasteiz Baiona

WWW.AQUARIANS.EU